EU · EN

workshopak

CLARIAH-EUS ekimenaren berri emateko eta interesdunak ezagutzeko, 2021eko azaroaren 26an "Euskararentzako hizkuntza-teknologia Humanitateetan eta Zientzia Sozialetan garatzeko CLARIAH-EUS azpiegitura diseinatzen" jardunaldia antolatu dugu.

Biltzar honek hiru helburu nagusi izango ditu:
1. Euskara ikertu nahi duen edonorentzat garatu diren proiektu digitalen erabilera-kasu eta poster-bilduma bat osatzea.
2. Euskararen eta euskarazko ikerketarako beharrezko diren baliabide estrategikoen zerrenda bat egitea diziplina ezberdinetan.
3. Ikertzaileen inplikazioa CLARIAH-EUS ikerketa azpiegitura bultzatzeko.

Workshoparen egitaraua:

  • 9.00 Hasiera:

  Xabier Arregi (Ixa taldea-HiTZ zentroa, UPV/EHU)
 

   Junkal Gutiérrez (Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea, UPV/EHU)

 

  • 9.20 Hitzaldi gonbidatua:

   Paul Spence (King’s College London)

 

  • 10.00 Ikerketa azpiegituretako interoperabilitatea eta HaMABI printzioak aurkeztu:

   Mikel Iruskieta eta Ainara Estarrona (HiTZ-EHU)

 

  • 11.00 Atsedenaldia eta kafea
  • 11.30 Eztabaida taldeak: diziplinetan antolatuta
  • 13.00 Talde handian komentatzea
  • 13.30 Posterren aurkezpen laburra
  • 14.30 Egunaren laburpena eta amaiera ekitaldia