4. WORKSHOPA
CLARIAH-EUS: Humanitate Digitalak eta Gizarte Zientziak gaur egungo Hizkuntza Teknologiak aplikatuta
CLARIAH-EUSen IV. workshopa antolatzen hasiak gara. Data eta lekua lotuta dauzkagu:
Noiz: 2025/11/28
Non: Gasteizko Micaela Portilla eraikina (areto nagusia)
Izen-ematea hemen.
Poster-saiorako laburpenen bidalketak:
• Laburpenen bidalketa-data: azaroak 3
• Proposamen onartuen jakinarazpena: azaroak 10
• Poster digitalen bidalketa-data: azaroak 21
Laburpenen luzera 300-500 hitz artekoa izango da (erreferentziak kanpo utzita).
Workshopean aurkezten diren lanak argitaratzeko aukera aurreikusten dugu.
Bidalketak eta edozein zalantza: clariaheus.hitz@ehu.eus
Egitaraua zehazten ari gara eta laster izango duzue horren berri ere.