EU · EN

2. workshopa: azpiegitura eraikitzen

CLARIAH-EUS: Europako ikerketa azpiegiturekin lotuta egongo den euskararako ikerketa azpiegitura eraikitzen (2023/11/23)

Sarrera

CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko egitasmoa da Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan. Hain zuzen ere, Europan CLARIN eta DARIAH azpiegiturek ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte eta CLARIAH-EUSek, horien ereduari jarraiki, ikertzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaini nahi ditu. Horretarako, euskarazko ikerkuntzan erreferente direnekin lankidetzan CLARIAH-EUS sustatu eta gure komunitatearen ikerketa-plaza bihurtu nahi dugu. CLARIAH-EUS azpiegiturari buruzko informazio gehiagorako jo webguneko orri nagusira: http://www.clariah.eus.

Oraingoz, CLARIAH-EUS azpiegitura bultzatzen ari garenon zerrenda hauxe da: HiTZ Zentroa (EHU), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Iker taldea, Elhuyar, Gogo Elebiduna ikerketa taldea (EHU), Elebilab ikerketa taldea (EHU), Aholab ikerketa taldea (EHU) eta Ixa ikerketa taldea (EHU), Soziolinguistika Klusterra, eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra (EHU). Horrez gain, 137 ikertzailek adierazi dute atxekimendu pertsonala: http://www.clariah.eus/manifestua-sinatzaileak

 

CLARIAH EUS Workshopa zergatik eta zertarako?

Europan Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan ikertzeko azpiegitura digitaletan parte hartzera goaz eta euskarak behar dituen baliabideak nola sortu aurkeztuko eta eztabaidatuko dugu.

Workshoparen hasieran, CLARIAH-EUS ikerketa azpiegituraren antolaera eta 5 urteetan landuko diren ildo estrategikoak aurkeztuko ditugu, baita CLARIAH-EUSen lanak eta antolamendua.

II. Workshop honen helburu nagusia Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan euskarazko datu digitalekin lan egiten duten egungo proiektuak biltzea da (aurkezpen eta poster saioan). CLARIAH-EUS egitasmoaren xede nagusia da Humanitateetako eta Gizarte Zientzietako ikertzaileentzat beharrezko diren baliabideak eskaintzen dituzten europar ikerketa-azpiegitura digitaletan parte hartzea eta era berean, euskarazko eta euskararako baliabideak sortzea.

Ekitaldiak San Telmo museoan izango dira. Klikatu irudian kokapena eta nola iritsi ikusteko sakatu hemen.

Egitaraua

 

• 9:00: Harrera

• 9:30: Aurkezpen instituzionala

Eneko Agirre, HiTZ zentroko zuzendaria (UPV/EHU)

Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako diputatua

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua 

• 10:00: CLARIAH-EUSen aurkezpena (Mikel Iruskieta, EHUko CLARIAH-EUSeko ordezkaria)

• 10:30: Hitzaldi gonbidatua: Maria Cristina Marinescu (BSC, https://www.bsc.es/marinescu-maria-cristina/projects): Saint George on a Bike - issues in small data and how to mix bottom-up and top-down approaches to compensate for the lack of big data. 

• 11:30: Kafea

• 12:00: Hitzaldi gonbidatua: Gustavo Candela (Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes, BVMC): Acceso computacional a colecciones digitales en el contexto GLAM: Balance y nuevos retos.

• 13:00: Posterren aurkezpen laburrak

• 13:30: Talde-argazkia

• 14:00: Bazkaria

• 15:30: Poster saioa 

• 16:30: CLARIAH-EUS batzar orokorra

 

 

Bidalketak

Zure ahotsa ere entzun nahi dugu:

II. Workshop honetan zure proiektuen, ikerlerroen, baliabideen edota ikerketa-taldearen berri eman nahi baduzu, laburpen bat bidal dezakezu poste elektroniko honetara: clariaheus.hitz@ehu.eus. Laburpenak gehienez 500 hitz izango ditu (erreferentziak bibliografikoak kontatu gabe). Laburpen horiek poster formatuan aurkeztuko dira Workshopean. Ondoren, aurkeztutako posterretatik aukeraketa egingo, eta horien bilduma batekin ISBNa izango duen liburua osatuko dugu, euskaraz egindako lanak eta proiektuak bilduko dituena, betiere, ikerkuntza digitalari, euskarai, hizkuntzalaritzari, Humanitate (Digital)ei, Arteei, Gizarte Zientziei edota ikerketa-azpiegiturei lotuta dauden gaiekin.

Laburpenaren atalak:

• Izenburua, egileak eta afiliazioa

• Motibazioa, helburuak, metodoa eta emaitzak edota baliabideak

• Erreferentzia bibliografikoak (APA7)

Posterraren baldintzak: posterrak euskaraz idatzita, orientazio bertikala eta CLARIAH-EUSen logoa behealdean eta eskuman.

 

Izen ematea

 

Workshopera etorri nahi baduzu, izena formulario honekin eman behar duzu.

 

Informazio praktikoa

  • LABURPENAREN BIDALKETA DATA: azaroaren 12an
  • POSTER BIDALKETA: azaroaren 20an (bertsio digitala)
  • WORKSHOPA: azaroaren 23an
  • ARTIKULU OSOAREN BIDALKETA: 2024ko martxoaren 1ean
  • ARTIKULUAREN IRUZKINAK ETA ONARPEN DATA: 2024ko martxoaren 25ean
  • ARTIKULUAREN AZKEN BERTSIOA BIDALTZEA: 2024ko apirilaren 12an
  • ARGITALPENA: 2024ko ekain-uztailean

 

 
 
 
Antolatzailea:
    Laguntzailea: