EU · EN

Euskara eta Adina Sare Sozialetan: Erabiltzaile gazte eta helduen edukiei buruzko azterketa

Twitter sare sozialetik erauzitako euskarazko 6 milioi txioak abiapuntutzat hartuta, euskal hiztun gazte eta helduen inguruko ikerketa burutu da, hauek nola erlazionatzen diren eta zertaz aritzen diren erakutsiz. Prozesu hori burutzeko, metodologia propioa garatu da, batetik Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko teknologiak baliatuz gazte eta helduak sailkatzen dituen sistema inplementatu da, eta bestetik, erabiltzaileen gaiak iradoki eta harremanak identifikatzen dituzten teknikak garatu dira. Guzti honekin, ikerketa sozialak eta konputazio zientziak bateragarriak direla erakutsi da, ikerketa egiteko modu berriei bide emanez.

Lan honen asmoa, gazteak eta euskara aztertzea izango da sare sozialetan. Era honetan, gazteen errealitate ezezagunera hurbilpen bat lortzeaz gain, XXI. mendeko erronketara euskara nola egokitzen ari den ezagutu ahalko da. Honela, Twitter sare sozialean gazteek zertaz eta zeinekin aritzen diren azaltzea izango da intentzioa. Euskal txiolari gazteen errealitatea aztertuko duen ikerketa lan hau burutzeko, lana lau zati ezberdinetan zatitzea erabaki da. Lehenik eta behin datuen erauzketa gauzatu beharko da, Twitter sare sozialean euskal erabiltzaileak identifikatu eta hauen datuak batu. Bigarren pausua, gazteak eta helduak bereiztean datza, bereziki gazteen errealitatea ezagutzea interesatzen baitzaigu. Hirugarrenik, euskal txiolarien gaiak identifikatzeko, txioen testuan oinarrituko gara, bertatik gaiak ondorioztatzeko. Laugarrenez eta azkenik, euskal txiolarien harremanak ezagutzeko, euskarazko birtxioetan oinarrituko gara, hauekin harremanen sare bat sortuz. Izendatu den ataza zehatzaren arabera metodologia zehatz bat erabiliko da, jarraian ikusi daitekeen moduan.

Univertsitatea edo erakundea: 
University of the Basque Country UPV/EHU
Ikerkuntza taldea: 
HiTZ Center - Ixa
Autorea: 
Joseba Fernandez de Landa
Emaila: 
joseba.fernandezdelanda@ehu.eus