TRALIMA-ITZULIK ikerketa-taldea
TRALIMA/ITZULIK taldearen egitekoa kulturen arteko itzulpena eta hartuemana ikertzea da, nola literaturan hala ikus-entzunezkoetan (hots, inprimatuta plazaratzen den kultura tradizionala eta ikus-entzunezkoen bidez iristen dena), ikuspegi historikoa eta deskribatzailea erabilita, eta teknologia berrietako tresnak erabilita (Humanitate Digitalak). Hala, orain arte landu ditugun ikerketa-lerroen ardatza izan da idatziz nahiz ikus-entzunezkoetako itzulpenek agertzen dituzten mekanismo linguistikoak, kulturalak eta sozialak aztertzea. Ikerketa horiek ikuspegi historikoa erabilita egin ditugu, metodologia deskribatzaile komun batez baliatuta, eta teknologia berriak garatu eta aplikatu ditugu. Hain zuzen ere, lan egiteko modu hori bihurtu da taldearen ezaugarri nagusi.