INGUMA eta Wikidata datu-baseen arteko lankidetza
Posterraren euskarazko bertsioa bidaltzen dut. Biharko aurkezpenean erabiliko dugu bertsio hau.
Kepa
Posterraren euskarazko bertsioa bidaltzen dut. Biharko aurkezpenean erabiliko dugu bertsio hau.
Kepa
Argibide gehiago: http://datuak.ahotsak.eus
Argibide gehiago: http://lexbib.elex.is
TermKate hiztegi terminologikoak sortu eta kudeatzeko web-plataforma bat da. Hainbat motatako datu-egiturak eta prozesuak lan-sistema edo -estazio bakar batean integratzen ditu, eta, horri esker, prozesu osoaren arintasuna, jarraitutasuna eta osotasuna bermatzen ditu. Itzulpen-memoria batetik edota taula-egiturako fitxategi abiatuz hiztegi terminologiko kontsultagarri bat lortzeko prozesuak barneratzen dituen urrats guztiak integratzen ditu. Sistemak kate horretako urrats guztiak lantzeko baliabideak eskaintzen ditu eta hiztegi-sortzailearen interakzioa beharrezkoa den kasuetan, lan hori egiteko beharrezkoak diren tresna guztiak jartzen ditu bere esku.
CLARIN K-cente Europako CLARIN-ERIC azpiegituraren nodo bat da. Azpiegitura honen helburua da Humanitate eta Gizarte Zientzietako ikerketa digitala sustatzea eta euskaraz, gaztelaniaz, katalana eta galiziaraz behar diren baliabidak eta tresnak diseinatzen.
Aurkeztutako lanak Errenteriako Torrekuan kokatutako Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea du ardatz. Bertan, askotariko eragileen artean, Humanitateen eta Giza Zientzien ikerketa sustatzen da. Hiru dira bultzatutako ekinbideak: (1) Heziketa, (2) Jardunaldiak eta (3) Ikerketa-deialdiak.
Lan honek ekinbide horien laburpena jasotzen du eta egindako ikerketa-proiektuen emaitza esanguratsuenak erakutsi, ikerketa bakoitzaren erreferentziak emanaz.
Kanaldude, euskaraz ekoiztu eta hedatzen duen telebistaren erronka digitalak:
Tresna homogeneo eta koherente bat - Lekuko aktoreekin eraikia - Irekia - Mutualizatu/Erreplikatzeko erraza
Hizkuntza eta elebitasuna zahartze osasuntsuan: Hiztegi mentalaren biltegiratzeari buruzko azterketa (AGINGLEXICON)
Zahartze osasuntsuan hizkuntzak duen narriaduraren ezaugarri dokumentatuenetako bat hiztegi sarbideko zailtasunak dira. Proiektu honetan, ezagutza semantikoaren narriadura ez-patologikoa bultzatzen duten aldagai esplikatzaileak identifikatzen dira, hiztegiaren antolamenduari eta aktibazio mentalari dagokienez. Gainera, elebitasunaren balizko balio neurobabeslarian sakontzea proposatzen dugu.
Psikolinguistika esperimentalean oinarriturik 30 eta 80 urte bitarteko 225 heldu aztertuko ditugu; elebakarrak (gaztelania) eta elebidunak (euskara-gaztelania). Parte-hartzaileek bi hitz semantikoki erlazionatuta dauden edo ez esan beharko dute. Software espezializatuen bidez erantzuna, erreakzio denbora eta pupilen diametroa neurtuko ditugu. Esperimentuko material linguistikoa osatuko duten hitz bikoteak, luzera, zehaztasun maila, auzokide fonologiko, auzokide semantiko eta maiztasunaren arabera parekatutako izenak izango dira. Aldagai askea hitz bikoteen arteko distantzia semantikoa izango da, eta berau kalkulatzeko, ele bakoitzerako, bere WordNet espazioko (WN) eta testu corpuseko (TXT) hitzen errepresentazioak konbinatu, eta errepresentazio semantiko osoagoko espazio hibridoen (HYB) sorkuntzan ari gara lanean.
Gure aurreikuspenen arabera, adinarekin bi elementuren arteko harreman semantikoa zehazten duen distantzia gutxitu egingo da, eta hiztun elebidunek adin bereko hiztun elebakarrek baino atalasa altuagoa erakutsiko dute zahartzaroan.
Lan honen emaitzak lagungarriak izango dira zahartzaro osasuntsuan hizkuntz gaitasunak aurkezten dituen aldaketak hobeto ulertzeko. Gainera, ikerketa honek arau-esparru bat sortuko du hizkuntza-gaitasun osasungarriak eta narriadura patologikoak bereizteko.
Transkripzioak, eskuz idaztea eta/edo teklatuz idaztea eta/edo ortografia onarekin idaztea esan nahi du. Transkripzioa ebaluatzeko probak buruz egitekoak, kopiatzekoak eta diktaketa bidezkoak izan ohi dira eta probak euskarara moldatzeko, hizkuntzen corpusak erabiltzea irtenbide on bat da. Hitz zentroak duen corpus baten bidez Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat probak euskaraz jarri ditugu, gaztelerazko beste proba batzuen irizpideak kontutan hartuta. Corpusetako informazioarekin proposaturiko hitzak eta esaldia LH2 mailan egokiak izatea espero da. Proba hauek idazkailu digitalarekin eta Handspy aplikazioaren bidez jasoko dira.
EHUko Gogo Elebiduna ikertaldeak egiten duen ikerketaren berri ematen da labur-labur, eta talde honek dituen baliabide teknikoak zein hizkuntzazko baliabideak zerrendatzen dira. Horrez gain, hizkuntzalaritza esperimentala egiten duen ikerketa talde gogo onez jasoko lituzkeen baliabideak zerrendatzen dira.
Copyright © 2024,
Designed by Zymphonies