EU · EN

Bigarren hizkuntzen ikasketa

Poster honetan, aurretik ditugun ebidentzietan oinarrituz, bigarren hizkuntzen ikasketa prozesua nola erraztu daitekeen ikertzen dugun azaltzen da. Eleaniztunen hizkuntza guztiak denbora guztian aktibatuta edukitzeak elkarri eragitea dakar. Elkarreragin horretan, H1aren aktibazioak H2aren ikasketa prozesua errazten duela erakutsi dugu. H2ko egitura bat ikasi behar dugunean, errazagoa egingo zaigu egitura hori lehendik dakigun H1ean badago, ez badago baino eta ezagunak diren hitzek (adib. hitz kognatuak), prozesatze baliabideak libre uzten dituzte beste prozesamendu batzuk egiteko (adib. sintaxirako).

Horrez gain, eskuartean ditugun proiektuen berri ere ematen da. Esaterako, nola prozesatzen diren akats gramatikalak maila ezberdinetan eta nola lagun dezaketen hiztegi kognatuek natiboen moduko prozesamenduan, edo hizkuntza
batetik bestera aldatzean.

Azkenik, ikerketa hau egiteko ditugun baliabideak eta aurrera jarraitzeko beharko genituzkenak zerrendatzen dira.

Univertsitatea edo erakundea: 
EHU/UPV
Ikerkuntza taldea: 
Gogo Elebiduna
Autorea: 
Kepa Erdozia
Emaila: 
kepa.erdozia@ehu.eus