EU · EN

Termkate: hiztegi terminologikoak sortzeko eta argitaratzeko web-plataforma integrala

TermKate hiztegi terminologikoak sortu eta kudeatzeko web-plataforma bat da. Hainbat motatako datu-egiturak eta prozesuak lan-sistema edo -estazio bakar batean integratzen ditu, eta, horri esker, prozesu osoaren arintasuna, jarraitutasuna eta osotasuna bermatzen ditu. Itzulpen-memoria batetik edota taula-egiturako fitxategi abiatuz hiztegi terminologiko kontsultagarri bat lortzeko prozesuak barneratzen dituen urrats guztiak integratzen ditu. Sistemak kate horretako urrats guztiak lantzeko baliabideak eskaintzen ditu eta hiztegi-sortzailearen interakzioa beharrezkoa den kasuetan, lan hori egiteko beharrezkoak diren tresna guztiak jartzen ditu bere esku.

Univertsitatea edo erakundea: 
Elhuyar
Ikerkuntza taldea: 
Elhuyar
Autorea: 
Klara Ceberio, Antton Gurrutxaga, Iker Manterola
Emaila: 
k.ceberio@elhuyar.eus