EU · EN

2. workshopa azpiegitura eraikitzen

CLARIAH-EUS: Europako ikerketa azpiegiturekin lotuta egongo den euskararako ikerketa azpiegitura eraikitzen (2023/11/23)

Sarrera

CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko egitasmoa da Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan. Hain zuzen ere, Europan CLARIN eta DARIAH azpiegiturek ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte eta CLARIAH-EUSek, horien ereduari jarraiki, ikertzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaini nahi ditu. Horretarako, euskarazko ikerkuntzan erreferente direnekin lankidetzan CLARIAH-EUS sustatu eta gure komunitatearen ikerketa-plaza bihurtu nahi dugu. CLARIAH-EUS azpiegiturari buruzko informazio gehiagorako jo webguneko orri nagusira: http://www.clariah.eus.

Oraingoz, CLARIAH-EUS azpiegitura bultzatzen ari garenon zerrenda hauxe da: HiTZ Zentroa (EHU), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Iker taldea, Elhuyar, Gogo Elebiduna ikerketa taldea (EHU), Elebilab ikerketa taldea (EHU), Aholab ikerketa taldea (EHU) eta Ixa ikerketa taldea (EHU), Soziolinguistika Klusterra, eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra (EHU). Horrez gain, 137 ikertzailek adierazi dute atxekimendu pertsonala: https://www.clariah.eus/manifestua-sinatzaileak

 

CLARIAH EUS Workshopa zergatik eta zertarako?

Europan Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan ikertzeko azpiegitura digitaletan parte hartzera goaz eta euskarak behar dituen baliabideak nola sortu aurkeztuko eta eztabaidatuko dugu.

Workshoparen hasieran, CLARIAH-EUS ikerketa azpiegituraren antolaera eta 5 urteetan landuko diren ildo estrategikoak aurkeztuko ditugu, baita CLARIAH-EUSen lanak eta antolamendua.

II. Workshop honen helburu nagusia Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan euskarazko datu digitalekin lan egiten duten egungo proiektuak biltzea da (aurkezpen eta poster saioan). CLARIAH-EUS egitasmoaren xede nagusia da Humanitateetako eta Gizarte Zientzietako ikertzaileentzat beharrezko diren baliabideak eskaintzen dituzten europar ikerketa-azpiegitura digitaletan parte hartzea eta era berean, euskarazko eta euskararako baliabideak sortzea.

Ekitaldiak San Telmo museoan izango dira. Klikatu irudian kokapena eta nola iritsi ikusteko sakatu hemen.

Egitaraua (behin behinekoa)

 

• Aurkezpen instituzionala

• CLARIAH-EUSen aurkezpen

• Hizlari gonbidatuak
   • Gustavo Candela. BBMCMaría
   • Cristina Marinescu. BSC

• Humanitate eta Gizarte Zientzietako ikerketa komunitatearen poster saioa

• CLARIAH-EUSen lehen Batzar Orokorra

 

 

Bidalketak (laster informazioa)

Zure ahotsa ere entzun nahi dugu:

CLARIAH-EUS aurkezteko egingo den workshopean zure proiektuen, ikerlerroen, baliabideen edota ikerketa-taldearen berri eman nahi baduzu, aurkezpen edota poster saiorako proposamen bat bidal dezakezu esteka honetan: URL. Bidalitako artikuluekin ISBNa izango duen liburuki bat egiteko asmoa dugu, euskaraz egindako lanak eta proiektuak bilduko dituena.

 

Izen ematea

Workshopera etorri nahi baduzu, izena formulario honekin eman behar duzu.

 

Informazio praktikoa

  • LABURPENAREN BIDALKETA DATA: azaroaren 5ean
  • ONARPEN DATA: azaroaren 15ean
  • WORKSHOPA: azaroaren 23an
  • ARTIKULU OSOAREN BIDALKETA: 2024ko otsailaren 2an
  • ARTIKULUAREN IRUZKINAK ETA ONARPEN DATA: 2024ko otsailaren 23an
  • ARTIKULUAREN AZKEN BERTSIOA BIDALTZEA: 2024ko martxoaren 29an
  • ARGITALPENA: 2024ko ekain-uztailean

 

 
 
 
Antolatzailea:
    Laguntzailea: